Irisgarritasun Adierazpena

Club Deportivo Pakea Munduari Itzulia erakundeak bere webgunea eskuragarri egiteko konpromisoa hartu du, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Irisgarritasun-adierazpen hau webgune honi aplikatzen zaio: https://getxobelaeskola.cloud/

Betetze egoera

Webgune hau partzialki ados dago 1112/2018 EDarekin, jarraian adierazten diren salbuespenen eta adostasun ezaren ondorioz.

Eskuraezina den edukia

Jarraian jasotzen den edukia ez da irisgarria honako arrazoiengatik:

1. 1112/2018 EDarekiko adostasun falta

  • Ordezko testu okerra edo nahasgarria duten logotipoak eta irudiak daude, bai eta testu bidezko deskribapenik gabeko irudi konplexuak ere [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.1.1.1 Testuzkoa ez den edukia baldintza].
  • Gaizki sortutako zerrendak daude (zerrenda-etiketarik gabe), oker etiketatutako gelaxkak dituzten taulak eta inprimaki-elementuetan etiketa ikusezinak daude [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.1.3.1 Informazioa eta harremanak baldintza].
  • Pantaila txikietara egokitu gabeko taulak daude, bai eta pantaila txikietan behar bezala bistaratzen ez diren inprimaki-eremuak ere [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.1.4.10 Testua birdoitzea baldintza].
  • Tarteak eta lerro-altuerak aldatzean behar bezala ikusten ez den testua dago [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.1.4.12 Testu-tartea baldintza].
  • Teklatu bidez eskuragarri ez dauden elementuak daude, hala nola sare sozialetarako estekak, iruzkinetarako testu-editorea, bilaketa-emaitzak ordenatzeko elementuak, bilaketa-emaitzen orrialdekatzea edo egutegi-geziak [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.2.1.1 Teklatua baldintza].
  • Fokua jasotzen ez duten elementuak daude, eta, beraz, ezin da haiekin elkar eragin teklatuaren bidez [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.2.4.3 Foku-ordena baldintza].
  • Esteka batzuetan haien funtzioa ez da behar bezala identifikatzen (deskribapen desegokia dute, testu orokorregia, title desegokia…) [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.2.4.4 Esteken helburua baldintza].
  • Testu errepikatua edota deskribapen eskasa duten goiburuak daude [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.2.4.6 Goiburuak eta etiketak baldintza].
  • Beste hizkuntza batzuetara itzuli gabe dauden irudiak, infografiak, esteka edo botoien testuak, titularren testuak eta edukiak daude [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.3.1.2 Zatien hizkuntza baldintza].
  • Orriren batean ikono bera erabiltzen ari da hainbat helburutarako, eta horrek nahasmena sortzen du [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.3.2.4 Identifikazio koherentea baldintza].
  • Deskribapen gutxiko errore-mezuak daude, edo mezu bakarrean taldekatuta ez dauden errore-mezuak, bai eta eremuak behar bezala betetzeko inprimakietan iradokizunik eza ere [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.3.3.1 Erroreak identifikatzea baldintza].
  • Bete beharreko eremuak dituzten inprimakiak daude, erabiltzaileari horren berri eman gabe, bai eta eremuaren formatuaren testu-adibiderik ez duten eremuak ere [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.3.3.2 Etiketak eta argibideak baldintza].
  • Balio oker bat sartzean errorearen berri ematen duten inprimaki-eremuak daude, baina hura zuzentzeko iradokizunik ematen ez dutenak [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.3.3.3 Erroreen aurreko iradokizunak baldintza].
  • Sintaxi-akatsak dituzten orriak daude, eta, beraz, laguntza-produkturen batek agian ez du edukia behar bezala interpretatuko (orri-ID bikoiztuak, itxi gabeko etiketak, etiketen eraikuntza okerra...) [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.4.1.1 Prozesamendua baldintza].
  • Laguntza-produktuek informazioa lortu, elkarreragin eta erabiltzaile-interfazearen kontrolen egoeraren jakinaren gainean egon ezin izango duten orriak daude, pantaila-irakurleek agertzen diren unean irakurri ezin izango dituztenak [UNE-EN 301549:2022 arauko 9.4.1.2 Izena, funtzioa, balioa baldintza].
  • Noizbehinkako edizio-akatsetak egon litezke webguneren batean.

2. Neurrigabeko karga

  • Ez da aplikagarria.

3. Edukia ez da sartzen aplikatu beharreko legeriaren eremuan

  • 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako PDF edo bestelako formatuetako ofimatika-fitxategiak egon litezke, irisgarritasun-baldintza guztiak osorik betetzen ez dituztenak. Dena dela, gehienek bete ditzaten ahalegindu da.

Irisgarritasun-adierazpen hau prestatzea

Adierazpen hau 2026/07/29an prestatu zen.

Adierazpena prestatzeko erabilitako metodoa erakundeak berak egindako autoebaluazioa izan da.

Adierazpenaren azken berrikuspena: 2026/07/29.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun-baldintzei buruzko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 EDren 10.2.a artikulua), adibidez:

  • Webgune honek izan dezakeen edozein ez-betetzeari buruz informatzea.
  • Edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk helaraztea.
  • Webgunearen irisgarritasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egitea.

Gure harremanetarako orriaren bidez egin dezakezu: harremanetarako orria.

1112/2018 EDren baldintzak betetzeari buruzko kexa bat edo honako hauei buruzko informazio eskuragarriaren eskaera bat aurkez dezakezu:

  • 1112/2018 EDren aplikazio-eremutik kanpo dauden edukiak, 3. artikuluko 4. atalean ezarritakoaren arabera.
  • Neurrigabeko karga bat ezartzeagatik irisgarritasun-baldintzak betetzetik salbuetsita dauden edukiak.

Informazio irisgarriaren eskaeran, argi eta garbi zehaztu behar dira eskaera zentzuzkoa eta bidezkoa dela egiaztatzeko aukera ematen duten gertaerak, arrazoiak eta eskaera.

Aukerako edukia

Webgune honek UNE-EN 301549:2022 Arauaren baldintzak aplikatzen ditu, 1112/2018 EDren salbuespenak kontuan hartuta.

Irisgarritasunaren azken berrikuspena 2026/07/29an egin da.

Webgunea egungo nabigatzaileentzat optimizatuta dago (FireFox, Safari, Opera, Edge eta Google Chrome-ren azken bertsio indarrekoak). Gomendatutako gutxieneko bereizmena 1280×1024 da.

Webgunea Responsive bistaratzera bideratuta dago, eta horri esker tablet eta mugikorretan modu ezin hobean ikusten da. Gailu hauetan Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile eta nabigatzaile natiboen azken bertsioetarako optimizatuta dago.