| Helburuak |
|
Mundu guztiarengana heldu dadin eta edozein estereotipo elitistarekin izan dezakeen loturatik aldentzeko, kirol hau demokratitzatzea eta ezagutaraztea da Getxo Bela Eskolaren helburu nagusia. Horretarako, guztien helmenean dauden ikastaroak eskaintzen ditu eskolak, ateak irekita daude-eta adin guztietako publikoarentzat. Jendea gugana etortzea nahi dugu eta itsasoak eskaintzen dizkion aukerei etekina ateratzea. Ikastaroetan alderdi ludikoari lehentasuna emango zaio eta ez hainbeste leihakortasunari, jendeak bela ezagutu eta maitatzea lortu nahi dugu eta. Hitz batez, etorkizunean Euskadik estropalari indartsuak eman ditzan funtsa ezartzea. Getxo Bela Eskolan mundo guztiak izango du apurka-apurka Euskadin arrakasta lortzen ari den kirol modalitate zoragarri honetan hasteko eta trebatzeko aukera. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
|
|